Orozkoko udalak, aspaldi abiatutako dinamikari jarraiki, auzo asanbladak egin ditu herriko auzo guztietan.Auzo asanbladen dinamikaren helburua auzo guztiek elkarren berri izatea da. Horretarako, auzo bakoitzak bileretarako ordezkari bat aukeratu du, eta udala lanean ari da ordezkari horiekin guztiekin. Orozkoko alkateak, Josu San Pedrok, nabarmendu duenez, auzo bakoitzeko errealitatea oso ezberdina da eta udalak hori guztia kontuan hartu ahal izateko erreminta izango dira asanblada hauek.
80 auzo, zazpi gune
Orozkok 80 auzo baino gehiago ditu, baina udalak zazpi gunetan ezberdinetan banatu ditu. Urrian zehar auzoen eskaera guztiak jaso dituzte. Atzo, beharrak zerrendatzeko kontseilua egin zuten. Bertan ordezkariak eta udala bilduko ziren aurrekontuak eta egoeren azterketa mahai gainean jartzeko. Jaso diren ideia guztiekin erakusketa bat antolatuko da azaroan zehar herrian.