Azaroaren 30ean, Matxintxu Emakumeen Elkarteak merkatu solidarioa eta hitzaldia antolatuko ditu emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira.
Elakartearen ibilbide osoa zehar hainbat merkatu antolatu dituzte eta beti bezala jendearen laguntzaz baliatu dira. Horretarako, herritarrei laguntza eskatzen diote. Egoera onean dauden artikuluak eskatzen hasi dira (liburuak, jostailuak, arropa eta abar) eta azaroaren 15a baino lehen Orozkoko udaletxean uztea eskatu dute. Merkatua gaizeko 10:00etatik 14:etara izango da, orozkoko plazan.
Eta hitzaldiari dagokionez, Matxintxu Emakumeen Elkarteak azpalditik ezagutzen du Ana Bella Fundazioa eta oraingoa ez da elkarlanean egingo duten lehenengo ekintza. Ana Bella Fundazioak emango duen hitzaldia “Indarkeria menperatu duten emakumeen testigantza baikorrak” du izena eta 12:30ean izango da Orozkoko Museoan.