ERREPORTAJEA: Gaztaina, historiaren fruitu

Urriaren 27an ospatuko dute Orozkon hamahirugarren Gaztain eguna. Supelaur elkarteak antolatuta, basoetako ondare etnografikoa ezagutzeko parada izango da. Ibilaldia 10:00etan aterako da Zubiaur plazatik.

Jose Anjel Aramendi antolatzailearen hitzetan bideak 7-8 kilometroko luzera du, “eta paisaia oso politak”. Azken urteetan, goizean zehar, herriko historia eta ondareak ezagutzeko txangoa  egiten dute. Eguerdian, aldiz, herri bazkaria. Arratsaldea, trikitilari, txistulari eta bertsolariekin lagunduta igarotzen dute.

Urriaren 27an ospatuko dute Orozkon hamahirugarren Gaztain eguna. Supelaur elkarteak antolatuta, basoetako ondare etnografikoa ezagutzeko parada izango da. Ibilaldia 10:00etan aterako da Zubiaur plazatik.

Jose Anjel Aramendi antolatzailearen hitzetan bideak 7-8 kilometroko luzera du, “eta paisaia oso politak”. Azken urteetan, goizean zehar, herriko historia eta ondareak ezagutzeko txangoa  egiten dute. Eguerdian, aldiz, herri bazkaria. Arratsaldea, trikitilari, txistulari eta bertsolariekin lagunduta igarotzen dute.

Duela hamar urte erabaki zuten Gaztainaren ibilbidea osatzea. Bidea garbitu, markatu eta ezagutarazteko larunbatero 6-8 lagun aritu dira bertaratzen. “Azken asmoa eskuorri txukun bat egin, bidea markatu, planoak osatu eta bidea zabaltzea da. Orozkoko museo zein nekazal etxeetan ere utziko ditugu. Edozeinek, edonoiz ezagutzeko aukera izan dezan”. Era horretan nahi dute ikasle zein herritarrek basoa beste era batera ikustea: “Hemen jendea basoetan eta basotik bizi zen”.Proposatutako bideak  kirikiñauseak, errotak eta teileriak batzen ditu. “Ur jauzi polit bat ere bada. 15-20 metroko altuera du. Horiek Orozkoko toki sekretuak dira, ostonduta  daudenak”, dio. Orain arte, oso harrera ona izan du Gaztain egunak: “Eguraldiaren arabera kopurua aldatu egiten da, baina 700-800 lagun ere batu izan gara”.


Mendeetan zehar, garrantzitsu

Gaztainondoek, eskualdeko historiaren zati handi bat markatu dute. Orozkon, esaterako, kirikiñause deitzen diote. Aiaran, aldiz, gortina. Aramendiren esanetan, Orozkon eta Baranbion daude inguruan katalogatuta dituzten kirikiñauserik handienak: “Batzuk oso handiak dira, 7-8 metrokoak ere badaude. Asturiaseko batzuentzat zezen plaza bat da”. Enrike Ibabe adituaren iritziz, bigarren errepublikararte -1930- oso garrantzitsua zen. Gerra osteko goseteetan asko eragin du: “Ez bakarrik jateko. Sua pizteko egur gisa, azala, elikagaia… asko saldu da”. Aramendik dioenez, horrek, gaztainaren inguruan kultura bat bazela erakusten du horrek: ikatza egiteko negozioa, oholak…Euskal mitologian ere utzi du arrastorik. Horren adibide da, Martintxu eta jentilen istorioa. Izan ere, euskaldunek ez omen zekiten jentilek erreminta sortzea nola lortu zuten: “Kondairak dio Martin jentilengana joan zela haren osabak zerra bat zuela esanez. Kontxo! Orduan konturatu da gaztainak zertarako balio duen! erantzun zion jentilak. Ez, baina konturatuko da! esanez agurtu zuen Martintxok”.


Aiaraldea, ondaretan aberats


Orozko inguruetan 25 errota ezagutu dituela dio Aramandik. “Hemendik 20 urtera jaiotzen den ume batek ez du jakingo errota bat zer den ere ez”. Horregatik du garrantzitsutzat ondareen transmisioa: “Ondarea kanpora ateratzeko Gaztain eguna izendatu genuen, berreskuratu eta jendeak gaztainaren garrantzia ezagutzeko”.


Hala, Orozkoko ondareen zerrendan ditu errotak, burdinolak, teileriak, kareak egiteko karabiak…“Ezkutuan dagoen tolare bat duen baserritxo bat ere bada, sagardotegi izandakoa”. Itzina mendian, aldiz, ikatza egiten zen. “Laster Itzinara ezingo gara sartu pagoz josiko delako. Guk han lau artalde ezagutu ditugu. Gaur bakarra dago, eta txikia”. Aretako Anuntzibai jauregia, aldiz, Erdi Aroko toki estrategikoetako bat zela gogorarazi du: “Gaur egun dorretxea jauzia du, ermita, errota eta burdinola sasiz jantzita egongo dira… Autopistak itsutu zituen”. Kirikiñauseen bideaz harago, ordea, bada ondare gehiago. Aretatik Orozkorantz joz  Torrezarren dorretxeaz gain, burdinola eta errota bat dago. Olabarri auzoan, berriz, Bizkaiko etxerik handienetakoa: “Hor ere burdinola txiki bat eta errota zegoen. Arbaizatarrak gerra ostean zentral elektriko bihurtu zuten”. Uxuluxen, aldiz, errota, bi burdinola txiki eta handi bat: “Bigarren karlistadan ura eramateko 150 metroko tunela egin zuten eta hor hondakinak daude”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide