Urriaren 25etik azaroaren 3ra dantzaz josiko dira Orozkoko bazterrak Ubixeta dantza taldeak eskeinita I.Euskal dantza astea ospatuko baita Orozkoko udalerrian. Agintzari dantza taldearen, Orozkoko museoaren eta Orozkoko udalaren laguntza izan du ekimen hau antolatzeko.
Ubixeta dantza taldea eskolaz kanpoko ekintza modura sortu zen 2007. urtean eta kurtso bukaerako erakustaldi bakarra eskeintzen zuten. Urteekin eta gurasoen bultzadari esker erakustaldi ugari egiten dituzte eta baita helduentzako ikastaroak eskeini ere.
Aurten dantza munduarekin lotutako ekintzaren bat egitea bururatu eta hala sortu zen hurrengo egunetan ospatuko den Euskal dantza astea. Ekimen mordoa prestatu dituzte aste hau dantzaz janzteko hala nola: Euskal jantzien erakusketa, zapia jartzen ikasteko hitzaldia, Euskal dantza erakustaldia, erromeria, zozketa bereziak etabar luze eta interesgarria.
Ekimen berezi honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizue Ubixeta dantza taldeak. Anima zaitezte eta parte hartu!