Zubiaur Eraikuntzaken 9 pisu jarriko dituzte erosleen errentaren arabera salgai

Zubiaur Eraikuntzak Elkarteak egun salgai dituen 9 etxebizitzen salneurria merkatzeko proposamena egitea erabaki du ADIEk. Hala iragarri du Orozkoko alkateak Elkartearen azken Ezohiko Batzarraren ostean eskainitako adierazpenetan.

Zubiaur Eraikuntzak Elkarteak egun salgai dituen 9 etxebizitzen salneurria merkatzeko proposamena egitea erabaki du ADIEk. Hala iragarri du Orozkoko alkateak Elkartearen azken Ezohiko Batzarraren ostean eskainitako adierazpenetan.

 Zubiaur Eraikuntzak Elkarteak erabilitako orubeen salerosketan Orozkoko udalarekin sortutako zorra eta Udalak Elkarteari maileguan emandako diruen kitapena burutzea espero du alkateak proposamen honekin. Izan ere, udalarekin bi zor dituzte. Batetik 1.600.000 euro eta bestetik 150.000 euro. “Bata prestamo gisa utzitakoa da, eta bestea pisuetako solarra saldu/erostekoa tramitea. Udalak lurra saldu zionetik dago zorra”, zehaztu du. Etxebizitza sozialak eskura jartzeko herritarren artean inkesta egingo dute: “Nahi duguna pisuak merkatzea da, baina horretarako jendeka zen bat diru irabazten duen jakin nahi dugu, errenta egokia bilatzeko. Diru gutxiago badu, jendeak gutxiago ordain dezan”. Horretarako, BBKkoekin harremanak hasi dituzte, “eta ez digute oztoporik jarri, teknikoek erez....”. Guztira, 9 pisu jarriko dituzte salgai.


Udalbatzan polemika

Zubiaur Eraikuntzak sozietate publikoa da. Orain arte, etxebizitzak egin ditu. Duela gutxi, ordea, ADIEko bi kidek Administrazio Kontseiluan parte hartzeari uko egin zioten. Udala tartean izaki, Bilduk eta EAJk osatutako oposizioak alkatea eta alkateordea kontseilari izendatu zituen, baina ADIEko partaideek izendapena errefusatu zuten. Kontseiluaren osaketaren harira, Josu San Pedrok zera adierazi du: “Kontseiluak funtzionatzen jarrai dezake, 3-5 pertsona diote estatutuek. Bi joan dira, orduan 3 daude. Funtzionala da eta ez gara sartuko”.Udalbatzaren aurretik egindako Kontseiluan, ADIEko ordezkariek galderak luzatu zituzten. Bilduko eta EAJko kideek, alde egitea erabaki zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide