Datozen bi asteburutan Orozkoko Udalak auzoetako beharrizanak ezagutzeko eta proposamenak batzeko 7 asanblada antolatuko ditu auzo ezberdinetan, Udaletxeko herritarren- partaidetza planari jarraituz.
Aipatutako lehen asanbladak igande honetan izango dira, 10:00etan San Miguelen, bertan dagoen ermitan, eta 12:00etan San Martin-en; auzo horretako elizan. Gainontzeko asanbleak urriaren 18an,igandean, 19:30tan Zubiaurren Donibane Aretoan, urriaren 19an 10:00etan Arbaizan, han dagoen Txokoan eta egun berean, 12:00etan Muruetan “Social”-en izango dira.
Udal osoko bilkura
Deialdia ez da udalean landu den gai bakarra. Asteazkenean egindako udalbatzan talde guztiek adostu zuten Gorostiaga Lopez senideei zuzendutako elkartasun mozioa.
Testuaren bitartez Zigor Gorostiagak eta bere senitartekoek jaso duten tratua salatu du erakundeak. Mozioak bere amaren heriotzaren inguruan gertatutakoa: "orain gutxi gure herriko semea dan Zigor Gorostiagaren ama hil da eta familia honek, seme-alabak eta bilobak, injustizia larria jasan behar izan du. Ama atzerabuelta gabeko egoeran egoala, aitak hurbileko kartzelera eroateko eskatu eban bere emaztea agurtu ahal izateko eta Auzitegi Nazionaleko kartzel sorospeneko Epaitegiak onartu egin zion. Hala ere, horretarako baimena euki arren, kartzeleko instituzioek Herreran utzi eben eta emaztea hil eta gero ekarri eben Albitzuko baserrira".