2012/10/28 09:00

Gaztaina eguna

Zubiaur Plaza, Orozko

Gaztaina Egunaren 12. edizioa ospatuko dute Orozkon. Supelaur Kultur Elkarteak antolatzen du, antzinako tradizioak berreskuratzeko helburuarekin. Iraganean gaztaina elikaduraren osagai funtsezkoa izan zen. Supelaur Elkarteak 7 km-ko ibilbidea antolatu du Gorbeiako Parke Naturalean, eta kirikinausiak (gaztainak gordetzeko harrizko horma zirkularrez egindako biltegiak) eta teilak egosteko labea bisitatzeko aukera egongo da.

10:00etan aterako dira autobusak  Zubiaurko plazatik, Ibarraraino igotzeko. Usabeletik Gorbeiara doan asfaltazko pistan barrena abiatuko dira, gero, mendian ondo seinalatutako ibilbide zirkularra betetzeko. Bukatutakoan, hamaiketakoa izango dute, bertsolariak eta Zubiaurrera itzulitakoan, bazkari herrikoia egingo da udal frontoian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide