2012/11/23 17:00

Etxe berdeak programaren II. edizioa

Kultur Etxea, Orozko

Programaren helburua da parte-hartzaileek kontsumo arduratsuago eta jasangarriagoa sustatu dezaten laguntzea, herritarrek klima aldaketaren kontrako borrokan ere badutelako ardura.

Udalsareak 21ek, Jasangarritasunerako Euskal Udalen Sareak, diruz lagundutako proiektua da. Oraingo honetan, interesa duten etxebizitzek ordu  eta erdiko iraupena duen tailer batean hartuko dute parte.

Bertan, aholkuak ikasi eta partekatuko dituzte, modu arduratsuan erosteari, etxean sortzen diren hondakin kopuruak murrizteari eta familia-ekitaldi jasangarriak antolatzeari buruz. Parte hartzeko, beharrezkoa da datu pertsonalak (izena, bizilekua, telefonoa eta helbide elektronikoa) etxeberdeak@ut21.org helbidera igortzea edo 635391668 telefonora deitzea.

Halaber, sei tailerretatik zeinetara joan nahi den adierazi beharko da. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, nahi duenarentzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide