2012/11/23 18:30

Orozko jasangarriago baten aldeko Tokiko Agenda 21en Tokiko Ekintza Planaren berrikuspeneko foroa

Kultur Etxea, Orozko

Orozkoko udaletxeak Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan bat egiteko prozesua martxan ipini du. Plan honek, ingurumen, gizarte eta ekonomi arloetan, eta beraz, herritarrei begira, hobekuntza bidean aurrera egiteko bultzatu eta garatuko dituen jarduerak jasoko ditu. 

Diagnostikoaren elaborazioan, prozesuaren lehen pausua izan dena, udalaren bizitza eta kudeaketan eragina duten lurralde, ingurumen, sentsibilizazio eta parte-hartze, ekonomia eta gizarterekin loturiko alderdiak landu dira. Lan honek Orozkoren erronkak ezagutzea ahalbidetu du, eta Udala Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan berriaren estrukturan lanean dihardu. Plan honek datozen 8 urteetan garatuko diren ildo estrategikoak, programak eta ekintzak jasotzen ditu. 

Ekintza Plan honen egitean Orozkoko herritarrek ekarpenak egiteko helburuarekin, Herritarren partaidetza foroa egingo da.

Informazio gehiagorik behar izanez gero edo arloren bat argitzeko beharra izanez gero, jar zaitezke harremanetan:

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal

e-maila: udaltalde21@ut21.org

Telefonoa: 94 671 26 99

Helbidea: Elexalde 18 | 48498 Arrankudiaga

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide