2013/11/24 10:30

Blas de Oteroren ibilbide literarioa

Orozko Museoa, Orozko

Blas de Otero Fundazioak gidatuko du ibilbidea: "Orozkon zehar egingo dugu Blas de Oterori buruzko ibilbide literario hau. Bere helburu nagusia udalerri honetan poetak izandako bizipenak eta bere umezaroa gogora ekartzea izango da, autorearen biografia, herria eta historia ezagutaraziz. Olerkigilearen eta bere obraren bitartez, Orozko ibarraren memorian murgilduko gara bere jaiak, ohiturak, sinesmenak, burdinolen historiak... azken finean, bere kultura ezagutzeko."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide