2014/10/05 07:30

Mari jainkosaren etxea

Orozkoko Museoa, Orozko

Itxinako (Gorbeia) orografia nahaspilatuan Supelegor berebiziko koba, Mari jainkosaren etxea, ezkutatzen da. Félix Mugurutzarekin bisitatuko dugu. Jentilek, sorginek eta “beste aldeko” izakiek Marirekin partekatzen zuten zuloa. Haitzuloa ezagutzeaz gain, Orozkoko inguru babesgabe hartan kristautasuna sar ez zedin, kakomako bihurriz borrokatzen zuten harri bihurtutako lagunen, jentil hiltzaileen edo zezen edo sorgin bihurtutako altxor-lapurren berri izango dugu.

Informazioa eta erreserbak: 946 339 823

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide