2016/05/25 16:00

Hika Teatro: Mediazioak

Hika Teatro: Mediazioak
Herrigunea, Orozko

Jalgiren oinarrietako bat ohiko kultur emanaldietan ikusleak duen izaera pasiboa, hein batean behintzat, gainditzea da. Hartara, Jalgin parte hartuko duten zenbait taldek publikoarekiko harreman zuzeneko ekintzak bideratuko dituzte. Mediazioen helburua laugarren paretak ezartzen duen muga zeharkatzea da. Beren ezagutza eskainiz edo beren sorkuntza lanaren inguruko hausnarketa partekatuz, antzeztaldeek tailer moduko zenbait saio eskainiko dizkiote Jalgiko biztanleei. Bertan herritarrek antzerkia sortzen duen makinaria gertuagotik ezagutu ahal izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide