"Gero eta jende gehiago animatzen da euskal dantzen mundura hurbiltzen"

Aitor Aspuru Saez 2013ko ira. 26a, 14:19

AITZIBER TEMPRANO (Bilbo, 1971) euskal dantzen munduan murgilduta dago. Itxarkundia Dantza Taldea dimizatu ez ezik Ubixeta Dantza Taldea ere kudeatzen du. Horregatik, Orozkon jardunaldiak prestatu ditu urria amaieran.

AITZIBER TEMPRANO (Bilbo, 1971) euskal dantzen munduan murgilduta dago. Itxarkundia Dantza Taldea dimizatu ez ezik Ubixeta Dantza Taldea ere kudeatzen du. Horregatik, Orozkon jardunaldiak prestatu ditu urria amaieran.

Zein da Ubixeta Dantza Taldeko ibilbidea?

Ni duela 13 urte hasi nintzen euskal dantzen klaseak ematen Orozkon. Garai horretan eskolaz kanpoko ikastaroa zen. Han zeuden umeek dantzaldi bakarra egiten zuten, ikasturte amaieran.
Gurasoen artean aipatu zuten pena zela egun bakarrean dantza erakustaldia egitea. Eta horregatik duela zazpi urte bururatu zitzaidan Ubixeta Dantza Taldea sortzea.
Talde honen bitartez umeek ez dute ikastetxean bakarrik dantzatzen. Jaietan dantzatzen dute hainbat auzotan, besteak beste.


Umeentzako taldea da Ubixeta?

Urtero Orozkoko Udalak antolatzen ditu ikastaroak eta nik euskal dantzen ikastaroak ematen ditudanez, aprobetxatzen ditut dantzaldiak helduek ere parte hartu dezaten.
Zentzu horretan, Ubixeta Dantza Taldearen jarduera umeei zuzenduta dago baina helduek ere erakustalditan parte hartzen dute, haiei udal ikastaroak ematen diet eta.
Helduen talde horretan 16 urtetik gorako jendea dago, adibidez, amama bat dut taldean. 


Nola sortu zen jardunaldiak egiteko ideia?

Nik banuen asmoa erakustaldi berezia antolatzeko. Betiko euskal dantzen ordez koreografia eta musika ezberdina sartzeko. Hori bakarrik egin ordez  beste ekitaldi batzuekin lotu nahi nuen.
Basauriko Agintzari Dantza Taldearekin jarri naiz harremanetan eta haiek badituzte antzinako jantziak. Gure artean harremana dugu eta elkar laguntzen dugunez Museoan jantzi horien erakusketa egingo dugu. Urriaren bukaeran hasi eta azaroaren 3an amaituko da. Bi asteburu izango ditu jendeak ikusteko.

Horretaz gain, urriaren 31n hitzaldia egingo da eta euskal dantzan zapiak nola jartzen diren azalduko dute. Antzinan zapiak jartzeko modu ezberdinak zeuden eta. Azaroaren 2an dantzaldia eskainiko dugu eta horren ostean erromeria.
Hori da momentuz lotu duguna, baina saiatuko gara ekintza gehiago antolatzen.

 

Ubixeta Dantza Taldeak egindako lanak emaitzak eman ditu?

Bai, gero eta jende gehiago animatzen da. Duela 13 urte, hasi nintzenean, 5 ikasle nituen. Ubixeta Dantza Taldea sortu nuenean 40 inguru ginen, duela bi urte 60 ginen eta aurten agian apur bat gutxiago egongo gara, baina orokorrean gero eta jende gehiago hurbiltzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide