Pablo Gorostiagak bere emaztea agurtu du

Erredakzioa 2013ko ira. 5a, 21:01

17:00etan heldu da Pablo Gorostiaga Orozkora Judith Uriarte, bere emaztea, agurtzeko antolatu den ekitaldian parte hartzeko. Segurtasun neurri handien artean egin da agurra eta senideez gain Sortu alderdiko ordezkariak hurbildu dira. 

Hasiera batean ika-mika izan da. Epaileak emandako aginduaren inguruan irakurketa ezberdinak egin baitituzte senideek eta poliziek. Azkenean ez da arazorik egon.

17:00etan heldu da Pablo Gorostiaga Orozkora Judit Uriarte, bere emaztea, agurtzeko antolatu den ekitaldian parte hartzeko. Segurtasun neurri handien artean egin da agurra eta senideez gain Sortu alderdiko ordezkariak hurbildu dira. 

Hasiera batean ika-mika jaso da. Epaileak emandako aginduaren inguruan irakurketa ezberdinak egin baitituzte senideek eta poliziek. Azkenean ez arazorik egon.

Pablo Gorostiaga bilurrik gabe izan da ekitaldian eta presoa zaintzen zuten polizien jarrera lasaia izan da. Baita etxe kanpoan geratu diren lau furgonetena ere.

Ekitaldia bukatu ostean talde txikitan elkartu dira senitartekoak Pablo Gorostiagarekin. Hori bai, ertzainek familiar guztiak identifikatu dituzte senideak direla ziurtatzeko.

Senideen aburuz indartsu eta alaitsu azaldu da Laudioko alkate ohia. 19:00ak aldera poliziak kartzelara eraman du preso aretarra. Errepidean ehun bat aiaraldearrek elkartasuna adierazi diote presoari, poliziaren zaintzapean.

Senideek deialdiak zabaldu dituzte

Pablo Gorostiaga eta Judith Uriarteren senitartekoek laster egingo diren bi ekimenetan parte hartzeko deialdia zabaldu dute.

Bihar Laudioko Herriko Plazan egingo den elkarretaratzea da lehena. Sakabanaketaren aurkako mobilazazioa 19:30ean hasiko da.

Hurrengo deialdia irailaren 13an izango da. Baranbioko Garrastatxuko baselizaren ingurutan antolatu da Judith Uriarte agurtzeko ekitaldi publikoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide