"Gure filosofia arroparen bizitza luzatzea da"

Aitor Aspuru Saez 2013ko ira. 2a, 12:00

ENARA BRAVO (Barakaldo, 1981) ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da. Baina joskintzaren esparrura bideratu du bere bizitza. Hori bai, filosofia berezia erabiltzen du Truca Rec elkartearen bitartez. Gaur Orozkoko Gaztetxean arituko dira.

ENARA BRAVO (Barakaldo, 1981) ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da. Baina joskintzaren esparrura bideratu du bere bizitza. Hori bai, filosofia berezia erabiltzen du Truca Rec elkartearen bitartez. Bihar Orozkoko Gaztetxean arituko dira.

Zertan datza Gaztetxean antolatu den tailerra?

Beti bezela, arropa birziklatu eta eraldatuko dugu josten. Txikientzako panpinak egingo ditugu galtzerdiekin... oso erreza da! Eta haundientzako poltsak egingo ditugu prakekin.

Zein da Truca Rec elkartearen filosofia?


Gizartean arropa asko erosten dugu eta gero, arropa asko botatzen dugu. Ia arropa guztia berria dago eta zaborretan agertzen da.

Gure filosofia arroparen bizitza luzatzea da ekintza ezberdinekin: bigarren eskuko arroparen erabilpena jorratzen, dohainik arropa eskaintzen edo hauek bezalako tailerrak ematen ditugu. Etxean josteko ohitura ere berreskuratu gura dugu.

Truca Rec kultur elkarte eta lekua da; Bilbao La Vieja-n denda-tailerra daukagu eta han hauelako ekintzak aurrera eramaten ditugu. Ia bost urte daramatzagu ekintza hauekin; tailerrak, denda, azokak... 

Josten ikasi genuen gure kabuz eta lagunen artean taldea apurka-apurka sortu zen. Arropa eraldatzen hasi genuen; lehen txapuzak egiten genituen guretzat, gero hobetzen joan ginen... eta gaur egun lau kide gara josten eta gure jantziak saltzen, jende askorekin lan egiten dugu beste proiektuetan... apurka-apurka goaz baina momentuz gure ibilbearekin oso pozik gaude.

Zer pentsatzen du Truca Recek gaur egungo arropa kontsumo ereduaren inguruan?

Betidanik arropa asko atsegin izan dut, baina ez bere inguruan dagoen industria eredua. Hiperkontsumismoa eta hiperprodukzioa dira arazo handienak. Binomio honetatik datoz akatsak: Asia eta Afrikaren esklabu lantegiak, enpresari gutxi diru asko egiten, ekoizle txikientzat merkatura ateratzeko zailtasunak... 

Industria eredu honen aurrean postura kritikoa mantenzen dugu; eredua aldatu behar da bakoitza bere esparrutik hasita.


Urtean zehar gauza ezberdinak egiten dituzue, ezta?

Urtean zehar gure tailerrean ikastaroak ematen ditugu. Urrian ikasturte berria hasiko dugu; han jendeak josten eta birziklatzen ikasten du beti era sortzailean eta dibertigarrian. Ikastoletan eta azoketan ere tailerrak ematen ditugu. Jendea gazteak josten ikusterakoan harritu egiten da!
Beste elkarteekin ere lan egiten dugu eta proposamen berriei irekita gaude.


Proiektu bitxiak egin dituzue, adibide batzuk emango dizkiguzue? Eta zeintzuk dira ikasturte honetan izango dituzuen erronkak?


Proiektu oso ezberdinak egin ditugu, beti arroparen inguruan. Traposonora-n Tunipanearekin soinuak egiten zituen arropa ekoiztu genuen; Retromaquinan-n Bilboko disenatzaile batzuekin lan egiten genuen bigarren eskuko arroparekin estilismoak prestatzen; Kalemonster-en kaleko ikuzkizun ezberdinentzako jantziak diseinatu genituen... Eta uda honetan itsasontzien belekin poltsak, tunbonak eta mozorroak egin ditugu!

Ikasturte honetan gure tailerrekin jarraituko dugu eta agertzen diren proposamenei forma eta irteera emango diegu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide