"Atsegina da Supelaur bezalako talde bati halako aitortza egitea"

Aitor Aspuru Saez 2013ko abu. 13a, 09:20

JOSE ANJEL ARAMENDI (Orozko, 1950) Supelaur elkarteko kidea da. Aurten, haiek izango dira irailaren hasieran ospatuko diren San Antolin jaietako pregoilariak.

Supelaur elkarteak zertan egiten du lan?

Kultur elkartearen helburuak definitzeak luze jo dezake. 80ko hamarkadako azken urteetan lagun talde bat elkartu eta afari-merienden bueltan batzarrak eta estatutuak egin genituen. Olentzeroren etorrera... lehendik egiten genituen. Gure lehen ekintza 1998an izan zen, etnografiaren baitan linoen inguruko erakusketa egin genuen Orozkoko museoan.

JOSE ANJEL ARAMENDI (Orozko, 1950) Supelaur elkarteko kidea da. Aurten, haiek izango dira irailaren hasieran ospatuko diren San Antolin jaietako pregoilariak.

Supelaur elkarteak zertan egiten du lan?

Kultur elkartearen helburuak definitzeak luze jo dezake. 80ko hamarkadako azken urteetan lagun talde bat elkartu eta afari-merienden bueltan batzarrak eta estatutuak egin genituen. Olentzeroren etorrera... lehendik egiten genituen. Gure lehen ekintza 1998an izan zen, etnografiaren baitan linoen inguruko erakusketa egin genuen Orozkoko museoan.

Etnografia beste era batera jantzi behar da atsegina eta erakargarria izateko, material finkoa delako. Gero, bertako ondare etnografikoa berreskuratzen hasi ginen. 2001ean Kirikinauseen inguruko ibilaldia egin genuen. Gaztaina Euskal Herrian eta kantauriko itsasertzean oinarrizko elikadura izan da, kultura eta bizipideak bildu ditu: likoreak, salmenta... Horren inguruan Orozkon izugarrizko patrimonioa dugu.

Kirikinauseen ibilbidea osatzen ari zarete,ezta?

Ibilbidea antolatu dugu eta aurten azken fasean ari gara. Seinaleak jartzea falta da, baina euria egin duela-eta, orain arte ezin izan dugu. Urriaren azken igandean hamairugarren martxa egingo dugu. Gainera, ibilbideari teilleri eta errota gehitu dizkiogu. Helburua jendeari lehengo bizipideak erakustea da, horren inguruan egindako lanak -gaur egungo monumentu eta egiturak-erakustea. Bestetik, ondo pasatzea ere bilatzen dugu.

San Antolin jaietako pregoilariak izango zarete. Nola jaso duzue berria?

San Antolin jaien dinamika ikusita lehenago edo beranduago tokatuko zitzaigula somatzen genuen, baina sorpresa izan da. Atsegina Supelaur bezalakoda talde bati halako aitortza bat egitea. Horrek aurrera jarraitzeko animatzen gaitu, urteak aurrera doaz-eta. Mendiko baso eta teileria gutxi daude osorik Euskal Herrian, horregatik Foru Aldundiko etnografia alorrera jo eta dirulaguntzak eskatzea dugu buruan, konponketa ondo egiteko; baina lasai-lasai gabiltza. Lehenbizi ibilbide zirkularra osatu nahi dugu: errota, teileri eta 8 kirikinauserekin.

Balizatu eta folletoa egitean bertako nekazal turismoetan , museoetan... utziko dugu. Jendeak Gorbeira joan barik 7-8 kilometroko ibilbide polit eta txukun bat egiteko aukera izateko. Seinaleak jarri, teileriak konpondu... jasotzen dugun laguntzaren neurrian egingo dugu hori.

Jaien harira, zein da zabalduko duzuen mezua?

Ez dugu izan astirik gure artean hitz egiteko. Jendeari gustatu zaio, ondo hartu du. Edukia pentsatu beharko dugu, baina laburra eta xumea izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide