SAIA baimenako ikerketa sismikoak hasi dira

Erredakzioa 2013ko eka. 6a, 14:48

Orozkoko Ibarra auzoan SAIA baimenarekin harremana duten ikerketa sismikoak hasi dira. Geofonoak ikusi daitezke errepidearen ertzean. Aste honetan hasi dira kamioi bibragailuak uhinak igortzen eta geofonoen bitartez horien emaitzak jasotzea dute helburu SHESA-k -Sociedad de Hidrocarburos de Euskadik, ikerketa agindu duen erakundea- zein TESLA-k, frogak egiten dituen enpresak.

Orozkoko Ibarra auzoan SAIA baimenarekin harremana duten ikerketa sismikoak hasi dira. Geofonoak ikusi daitezke errepidearen albo batean. Aste honetan hasi dira kamioi bibragailuak uhinak igortzen eta geofonoen bitartez horien emaitzak jasotzea dute helburu SHESA-k (Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi) zein TESLA-k, frogak egiten dituen enpresak.

Printzipioz, SAIA baimenak gasa arrunta ustiatzeko balio du, baina Fracking Ez Aiaraldea plataformak zein herritar askok uste dute ikerketaren emaitzak erabiliko direla gasa lortzeko ez ohiko bitartekoei esker -hau da, fracking edo haustura hidraulikoaren bidez-.

Ikerketaren zati bat

Nahiz eta TESLA enpresak baimenak eskatu dituen, Orozko osoan egin behar dituen froga guztiak ezin ditu egin momentuz, jabe pribatuek ez batiote utzi. Maiatzaren 16an bilera egin zen eta Orozkoko Udalak, TESLAk, jabeek eta fracking-aren aurkariek parte harte zuten. Jabeek erakutsi zuten aurkako jarrera ikusi ostean, beste ibilbidea prestatu behar du enpresak ikerketak burutzeko.

Ibilbide berriak bide publikoak zeharkatuko ditu. Eusko Jaurlaritzak SAIA proiektua interes publikotzat jo duenez Orozkoko Udalak ezingo dio baimena ukatu.

Kamioi bibragailuak eta geofonoak

Sismika 2D ikerketak bilatzen duena da lur azpian dauden geruz ezberdinen osaketa jakitea. Horretarako kamioi bibragailuek uhinak igorriko dituzte eta geofonoen bidez emaitzak jasoko dira. Gero, atzerrian, aditu talde batek aztertuko ditu bildutako datuak.

Eztabaida

Ekainaren 21ean Orozkoko Udalak eztabaida prestatuko du. Juan Cruz Vicuña SHESAko lehendakariak eta fracking-aren aurkariek parte hartuko dute. Modu horretan udalak herrian dauden kezkak argitu nahi ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide