2013/07/05 16:00

Blas de Oteroren inguruko ibilbidea eta liburu aurkezpena

Orozko

Ostiral honetan arratsaldeko 19:30etan “Blas de Otero – obras completas (1935-1977)” liburua aurkeztuko da Orozkon.
Blas de Oteroren amaren familia orozkoarra da eta bere obretan herriaren paisaiak eta oroitzapenak islatzen dira.

Orozkoko Udalak Blas de Otero Fundazioarekin batera ekimen desberdinak antolatuko ditu ostiral honetan olerkari bilbotarreren obra eta bizitzaren inguruan. Antolatuko diren ekimenen artean azpimarratu behar da idazlearen ibilbide literarioari buruzko bisita gidatua.

Nahiz eta Bilbon jaio, Blas de Oteroren amaren familia orozkoarra da. Bizi izan zituen 63 urteetan zehar Madrilen, Bartzelonan, Sobietar Batasunean, Kuban edo Txinan egon zen, baina bere obretan Orozkoko paisaiak eta oroitzapenak ere islatzen dira. Izan ere, bere olerki batek herri bizkaitarraren izena dauka. Gorbeiaren oinaldean bere bakezko une ahaztezinak pasatu zituen Ugarte dorretxean bizi zen Pepita Sagarmina bere amonarekin batera. Bisita gidatua 18:00etan hasiko da Orozkoko Museoan.

Bisita bukatu ondoren, “Blas de Otero – obras completas (1935-1977)” liburua aurkeztuko da. Olerkari bizkaitarraren obra osoaren aurkezpenean, Sabina de la Cruz, Blas de Otero Fundazioaren presidentea; Ibon Arbaiza, Blas de Otero Fundazioaren zuzendaria eta Josu San Pedro, Orozkoko alkatea egongo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide