Ordenantza aldaketa bat egin du Orozkoko Udalak, “herriko kaleetan txakur kakak ez batzearen arazoarekin bukatzeko”.
Ordenantza hori medio, 150 eta 600 euro bitarteko isunak jarriko dizkiete euren animalien kakak jasotzen ez dituzten jabeei. Herritarren laguntza eskatu du udalak egitasmo hori aurrera ateratzeko.
Honakoa ez da etxeko animaliei begira udalak egin duen lehen ekimena. Maiatzean txakurrei txipa jartzeko kanpaina egin zuten herrian.