Presatxuaurre eta Saldruganeko mendiak berreskuratu ditu udalak

Erredakzioa 2016ko abe. 16a, 07:19

Presatxuaurre eta Saldruganeko "mendi komunalak" berreskuratu ditu Orozkoko Udalak. “Udalarenak ziren zenbait lursailek publikoak izateari utzi diote esku pribatuetara pasatzeko, desamortizazio, salmenta, usurpatze edota akatsak medio”, adierazi dute udaletik. Lur horietako batzuen egoera “gaur egungo errealitatearekin” bat datorrela azaldu du instituzioak, baina beste batzuk “ikertu” egin dituzte, “azaleraren gaineko kointzidentzia ezagatik”.

Hori da Presatxuaurre eta Saldruganen kasua. “ Lehenengoan, parajeak 3638 m² zituen eta gaur egun 350 m²-rekin bakarrik agertzen da katastroan. Saldrugan herri-basoaren kasuan, lehen 5,7 hektarea zituen eta orain 2,7 hektarearekin dago katastroan”. Hori da “bi herri-baso horien mugarritzea” egitearen arrazoia, udaletik azaldu dutenez.

EH Bildu alde, EAJ abstentzioa

EH Bilduk mendien berreskurapenaren alde bozkatu zuen plenoan, Adieren udal gobernuarekin batera. EAJko zinegotziak, berriz, udalbatza aretotik atera ziren bozketan, argudiatuta zinegotzietako batek lur-eremu horiekin “interes-gatazka” duela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide