Udalak etxebizitzen alokairua bultzatzeko araudia prestatu du

Erredakzioa 2016ko abe. 12a, 12:35

Orozkoko Udalak sustatu nahi du etxebizitzen alokairua eta horretarako bi ildo landu ditu. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzarekin eta Alokabiderekin akordioa sinatu du. Bestalde, araudia sortu du etxebizitzak alokatzen dituztenek abantailak eskuratu ditzaten.

Orozkoko Udalak sustatu nahi du etxebizitzen alokairua eta horretarako bi ildo landu ditu. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzarekin eta Alokabiderekin akordioa sinatu du. Bestalde, araudia sortu du etxebizitzak alokatzen dituztenek abantailak eskuratu ditzaten.

Bizigune eta ASAP

Alokabideren bi programa horien bitartez erakundearen bitartekaritza bermatzen da. Bizigunek 6 urteko kontratua proposatzen du. Horrela, etxebizitzaren jabeak jasotzen du merkatuko %65 salneurria 450 euroko gehienezko mugarekin. 6 urteak bukatzean Alokabidek ziurtatuko du etxearen egoera egokia. Izan ere, Alokabidek izango du harremana inkilinoarekin.

ASAP programak -Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa- aldiz, Alokabideren esku uzten du bermatzea inkilinoak hilero ordaintzen duela. Helburu horrekin asegurua kontratatzen du.

Diru-laguntzak

Aipatu programetan parte hartzen dutenek udalaren diru-laguntzak eskuratzeko parada izango dute:

  • Alokabidek eskatzen dituen obrak gauzatzeko
  • Kobratzen dutena osatzeko
  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzeko
  • Hobariak izateko OHZn eta lanak egiteko etxebizitzetan behar diren baimenetan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide