Abenduaren 17an izango da Santa Luzia azoka, eta Terreña txapelketako X. edizioari ekingo diote 10:30etatik aurrera. Hala ere, ordu erdi lehenago, 10:00etan, irekiko dituzte euren erakusleihoak baserritarrek eta artisauek.
12:00etan terreña haragizko hanburgesak dastatzeko parada emango dute eta, azkenik, sariak banatuko dituzte 13:00etan.
Aurreko egunetan
Astean zehar ere zenbait ekintza gauzatuko dute herrian. Adibidez, terreña arrazako okela eskainiko dute herriko hainbat jatetxetan.
Horrez gain, abenduaren 16an jardunaldi teknikoak egingo dituzte eta 18:00etatik aurrera bi hitzaldi emango dituzte; bata behien haragiaren arazo sanitarioei buruz eta bestea animaliak topatzeko sistemen inguruan.