Pasa den astean Orozkoko EAJk oharra zabaldu zuen azkenengo Udal Osoko Bilkuran mozio bat ez zela eztabaidatu salatzeko. Mozio horren bitartez EAJk azkenengo urratsak eman nahi zituen AP-68ko erabiltzaileek hobariak jaso ditzaten Bizkaiko Foru Aldundiaren partetik.
Orozkoko EAJ Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan egon da hobari horiek lortzeko eta otsailaren 8an mozioa sartu zuten Udal Osoko Bilkuran eztabaidatzeko asmoarekin. EAJk azaldu du ADIEk ez zuela mozioaren larritasuna babestu eta hurrengo udalbatzan landuko da.
Josu Sanpedrok, Orozkoko alkateak, aldiz, beste bertsio bat eman du. Aiaraldea.fm-ko Harian albistegian ADIEko kideak esan zuen EAJko ordezkariak ez zirela haien artean ados jarri eta horregatik ez zela gaia bilkuran landu.
Josu Sanpedroren ustez oso akordio positiboa da EAJk lortutakoa eta hurrengo udalbatzan babesteko prest daudela adierazi du.