ADIEk haserrea adierazi du berriro ere Zubiaur Eraikuntzak elkartearen funtzionamenduarekin, ez baitago ados. ADIEk plazaratu duenaren arabera, uztailean adostu zen Hegoaldeko etxebizitzen entrega. Salatu dutenez, Eibex enpresak hiru hilabete behar izan ditu hilabete bakarrean egin daitekeena gauzatzeko. Beraz, jabe berriek ez dute etxea jasotzeko baimena abuztuan eskuratu, urrian baizik. Eragozpen gehiago ere izan direla jakinarazi dute.
ADIEren esanetan, Zubiaur Eraikuntzak elkartearen lana motela izan da; "Gerentziak oporrak hartu zituela abuztuan nahiz eta soldata berdin kobratu". Aldi berean, ADIEko kide batek bere kabuz bukatu dituela tramiteak kritikatu dute, eta haren lanari esker bi egun geroago ekin ziotela erosleek eskriturak egiteari.
Gertatutakoaren harira udal taldeak esan du irailaren 10ean egindako batzar batean tramitazioa udaleko teknikariek egitea proposatu zuela, atzerapena saihestu asmoz. "EAJk eta BILDUk ezezkoa eman zuten ordea, eta gerentziaren jokaldia babestu zuten".