“Herritarren partaidetzako lehen araudia” prestatzen ari da Orozkoko Udala

Txabi Alvarado Bañares 2012ko urr. 2a, 08:56

Zirriborro bat egin du Udalbatzak, eta behin betiko araudia zehazteko batzar batzuk deituko dira

Herritarren parte hartzerako lehen araudiaren zirriborroa egin du Orozkoko Udalbatzak. "Herriko pertsona eta taldeek udal kudeaketan parte hartzeko eta euren kezkak eta helburuak adierazteko” dituzten bideak zehaztea izango da araudiaren helburua, Josu San Pedro alkatearen hitzetan.

Zirriborro bat egin du Udalbatzak, eta behin betiko araudia zehazteko batzar batzuk deituko dira

Herritarren parte hartzerako lehen araudiaren zirriborroa egin du Orozkoko Udalbatzak. "Herriko pertsona eta taldeek udal kudeaketan parte hartzeko eta euren kezkak eta helburuak adierazteko” dituzten bideak zehaztea izango da araudiaren helburua, Josu San Pedro alkatearen hitzetan.

Zirriborro hori Orozkoko bizilagun eta elkarteei banatzea da Udalaren asmoa. Ondoren, batzar batzuk deituko dira jendearen “proposamenak, iradokizunak eta ekarpenak” jasotzeko. Bildutako iritziak kontuan hartuko dira behin betiko araudia egiterako orduan. Araudiaren zirriborroak herritarren parte-hartzerako honako tresna hauek aitortzen ditu, besteak beste: auzo batzarra, osoko bilkuretan eta informazio batzordeetan parte hartzeko eskubidea eta entzunaldi publikoa izateko eskubidea.

Hori dela eta, alkateak herritarrak animatu ditu aipatutako bileretara joatera; horrela “herriko demokraziaren gardentasuna eta kalitatea” bermatuko direlako, San Pedroren iritziz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide