Euskararen aldeko herri-lasterketa egongo da larunbat honetan

Txabi Alvarado Bañares 2012ko ira. 22a, 11:00

Txirrindulari martxa bat ere egingo da, igandean, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan

Herri-lasterketa antolatu dute gaurko Orozkoko Udaleko Euskara Sailak eta ERDU elkarteak, Euskara Kontseiluaren “Euskaraz bizi nahi dut” ekimena bultzatzeko helburuarekin.  Parte hartzeko izena ematerako orduan 2 euro ordaindu beharko dituzte haurrek, eta 5 euro helduek. Atzo egin zen lasterketaren aurkezpena; 20:30etan Zubiaur Plazan.

Parte hartzen duen orok diploma bat izango du saritzat, hiru sariren zozketan sartzeko boleto batekin batera.

Txirrindulari martxa

Gaurkoa ez da izango asteburu honetan Orozkon egingo den lasterketa bakarra. Izan ere, Ingurumen Sailak Txirrindulari lasterketa antolatu du biharko. Ibilbidea Zubiaur plazan hasiko da, Ibarra auzotik pasa eta berriz irteera lekura bueltatzeko. Parte hartzaile guztien artean hainbat opari zozketatuko dira gero.

Martxa “sentsibilitate ekimen” moduan definitu du Rakel Olabarria Ingurumen zinegotziak. Helburua autoa zentzugabeki erabiltzeak dakartzan ondorioez jabetzea dela azaldu du zinegotziak. Garraio publikoan, oinez eta bizikletan joatea, aldiz, onuragarria dela adierazi du Olabarriak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide