Zubiaur Eraikuntzak sozietateko gerente postuaren baldintza-agiria salatu du Adiek

Txabi Alvarado Bañares 2012ko ira. 12a, 09:35

Baldintza-agiriaren egileak gerentearen enpresarentzako lan egiten duela dio Talde Independenteak

Adieko gobernuak Zubiaur Eraikuntzak sozietateko gerentearen postua lehiaketa publikora ateratzeko EAJ-k eta Bilduk prestatutako baldintza-agiria salatu du. Baldintza-agiri hori Barakaldoko Udalean duela hilabete batzuk erabilitako bera dela dio Talde Independenteak. Hala, Barakaldoko lehiaketa-publiko hori Zubiaur Eraikuntzak sozietateko gerenteak irabazi zuen, agiriko baldintzak betetzen zituen pertsona bakarra zelako, Adieren arabera.

Baldintza-agiriaren egileak gerentearen enpresarentzako lan egiten duela dio Talde Independenteak

Adieko gobernuak Zubiaur Eraikuntzak sozietateko gerentearen postua lehiaketa publikora ateratzeko EAJ-k eta Bilduk prestatutako baldintza-agiria salatu du. Baldintza-agiri hori Barakaldoko Udalean duela hilabete batzuk erabilitako bera dela dio Talde Independenteak. Hala, Barakaldoko lehiaketa-publiko hori Zubiaur Eraikuntzak sozietateko gerenteak irabazi zuen, agiriko baldintzak betetzen zituen pertsona bakarra zelako, Adieren arabera. Gainera, Adiek salatu du agiriaren egilearen izena gerentearen enpresako langile batena dela.

Gerenteak hilean 5500 euro kobratzen dituela gaineratu du Talde Independenteak, “sozietatean jarduerarik egon ala ez”. Gerentearen kontratua bukatu egin da, eta lehiaketa publikora atera behar da. EAJ eta Bilduk aipatutako baldintza-agiria aurkeztu zutenean, Adiek beste bi puntu gaineratzea proposatu zuen, baina bi alderdiek aukera horren kontra bozkatu zuten.

Adiek adierazi du “lehiaketa ireki” bat egitea nahi duela, aukera gehiago aurkeztu daitezen eta hala “gerentzia hobea eta ekonomikoagoa” lortu dadin. Baina EAJ eta Bilduk orain dagoen gerentea mantendu nahi dutela salatu du.

Hortaz gain, Adiek azaldu du EAJ-k eta Bilduk Zubiaur Erainkuntzak sozietateko Administrazio Kontseiluko lehendakaria bere postutik kendu zutela, honek sozietatearen kontu-ikuskaritza kontratatu zuenean. Lehendakari ohia Adiekoa zen. Bi alderdiek gerenteari Hegoalde auzoko proiektuari
buruzko aurkezpen bat egitea eskatu zioten gero. Adie eskaera horren aurka azaldu zen, gerentea sozietatearen kudeaketan “alderdi inplikatua” delako eta bere helburua “egindakoa justifikatzea” delako.

Bukatzeko, Zubiaur Eraikuntzak aurreko gobernuko iluntasunaren “adibiderik garbiena” dela adierazi du Adiek. Horrelako sozietate batek etxebizitzak prezio eskuragarri batean eraiki behar dituela gaineratu du, gazteak Orozkotik kanpora bizitzera joan behar izan ez dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide