Ostiralean hasiko dira Orozkoko San Antolin Jaiak

Txabi Alvarado Bañares 2012ko abu. 29a, 10:08

Bost eguneko egitaraua aurkeztu du Antolinzaleak Jai Batzordeak

Etzi hasiko dira San Antolin Jaiak Orozkon. Horren harira bost eguneko egitaraua prestatu du Antolinzaleak Jai Batzordeak, Orozkoko Udalaren laguntzarekin.

 Ostiralean emango zaie hasiera jaiei, arratsaldeko zazpietako txupinazoarekin. Txupinazoaren ostean bertso-saioa eta eskupilota txapelketa egongo dira, eta 23:30etatik aurrera erromeria egongo da Honat taldearen eskutik.

Jaien egitaraua smartphonean ikusi ahal izateko doako webgune bat diseinatu du Ayala Valley enpresak

Etzi hasiko dira San Antolin Jaiak Orozkon. Horren harira bost eguneko egitaraua prestatu du Antolinzaleak Jai Batzordeak, Orozkoko Udalaren laguntzarekin.

 Ostiralean emango zaie hasiera jaiei, arratsaldeko zazpietako txupinazoarekin. Txupinazoaren ostean bertso-saioa eta eskupilota txapelketa egongo dira, eta 23:30etatik aurrera erromeria egongo da Honat taldearen eskutik.

 Larunbata Jubilatuen Eguna izango da. Hala, 14:30etan bazkaria egongo da herriko edadetuentzako. Hortaz gain, zekorketak, herri kirolak eta kalejirak ere egongo dira. Ze Esatek! eta Mandoilek taldeen kontzertuek eta Oihan Vegaren dantzaldiak emango diote bukaera egunari.

 Igandea, aldiz, San Antolin Eguna izango da, marmitako lehiaketarekin hasi eta Izargi taldearen erromeriarekin bukatuko dena. Tartean garrafa lehiaketa edota txalupa jaitsiera egingo dira, besteak beste.

 Astelehenean iritsiko da Umearen Eguna. Hala, haurrentzako ekintzak izango dira nagusi. Umeentzako bazkaria, pintura lehiaketa, jolas parkea edota mozorro lehiaketa izango dira ekintza horietako batzuk.

 Berakatz egunarekin emango zaie bukaera aurtengo San Antolinei. Joko poteoan, herri bazkarian eta karaokean parte hartzeko aukera egongo da, besteak beste.

 Egitarau osoa argazkien azpialdean klikatuz jaitsi daiteke.

Egitaraua mugikorrean

Orozkoko Jaien egitaraua smartphonetan doan kontsultatu ahal izango da, Ayala Valley enpresak Orozkoko Udalaren laguntzarekin diseinatu duen webgune baten bidez. Webgunearen helbidea orozko.mobi da eta edozein iPhone, Android, Blackberry, iPod, iPad, tablet edota ordenagailuren pantailan ikusi daiteke. Ezkerraldean webgunearen bidi kodea dago, smartphone batekin eskaneatu daitekeena.

 Ayala Valley Aiaraldeko hiru lagunek sortu zuten 2011an. Orduz geroztik hainbat jaietako egitarauak smartphonetarako egokitu dituzte, beste proiektu batzuen artean. Euren webgunea www.ayalavalley.com da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide