Irailean hasi eta azaroan bukatuko dira obrak
Eskola Publikoko azpiegitura eta ekipamenduan hobekuntzak egingo dituztela jakinarazi du Orozkoko Udalak. Irailean hasiko dira berrikuntzak egiten, eta azarorako bukatuko dituzte, aurreikuspenen arabera.
Hauek dira Eskolan egingo diren hobekuntzak: leihateak aluminiozko batzuengatik aldatuko dituzte, elektrizitate eta gas sareak berrituko dituzte, ur beroaren ekoizle-metatzaile bat instalatuko dute eta hormigoizko beste banku bat jarriko dute. Hortaz gain, beste bi aldagela eraikiko dituzte. Aldagela bakoitzak lau dutxa izango ditu.
183.914,45 euroko aurrekontuaz baliatuko hori guztia egiteko.