"Konplexuak gainditzen goaz eta pixkanaka-pixkanaka harrotasunez gonbidatzen ditugu lagunak museora joaten"

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 10a, 15:24

GURENE GRANDE MARTÍNEZ (Portugalete, 1980) margo klaseak ematen ditu Orozkon. Egun hauetan museoan erakusketa bat ikusgai dago eta bere ikasleen 33 artelan jasotzen ditu.

Nola sortu zen erakusketa hau egiteko ideia? Ikastaroaren beste parte bat da?

Hau da ikastaroa egiten dugun hirugarren urtea eta urtean zehar egindako lanak hirugarren aldiz erakutsi ditugu. Lehenengo urtean arrakasta handia izan genuen eta errepikatzen goaz urtero jendea gure aurrerapenak ikusi ahal izateko.

Zenbat pertsonek parte hartu dute erakusketan? Lehen aldia da horrelako gauza bat egiten dutena edo noizbait erakutsi dituzte haien koadroak?
Orain 11 emakume dauzkat ikasle gisa, baina kasualitatea da guztiak emakumeak izatea. Gizon bi izan ditugu gure artean baina aurten, lana dela eta, pintzelak utzi behar izan dituzte. Datorren urtean berriro talde mistoa izatea espero dut.
Zer teknika mota erabili duzue?
Teknika desberdinak aurki daitezke erakusketan. Beteranoak olioz margotzea nahiago dute baina aurten hasi direnak margo akrilikoaz ibiltzen dira oraindik. Badaude ere ikastaro hasieran arkatzez egindako marrazki polit batzuk.
Zein da ekimen honen alde atseginena?
Nire ikasleentzat margoztea atsegina da. Klasean pasatzen dugun denbora arin joaten zaigu eta hori seinale ona dela uste dut. Hasieran erakusketa egitea lotsa ematen zien baina konplexuak gainditzen goaz eta pixkanaka-pixkanaka harrotasunez gonbidatzen ditugu lagunak museora joaten. Gainditze eredu hoiek pozez bizitzeko gogoak ematen dizkigute. Filosofo jarri naiz, ezta? Baina ez, ni margolaria izaten jarraitzea nahiago dut. Eh?
Orozkoko jendeak zer esan du? Erakusketak harrera ona izan du?
Beti izaten du oso harrera ona. Nork espero du auzotarrak horrelako arte obrak egitea? Lagunak, ezagunak edo auzokoak beste esparru batean ezagutzea oso gustokoa da herri txikietan. Orozkon behintzat, jende pila pasatzen da museotik eta gero zorionak jasotzen ditugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide