38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak asteazkenean hilketa saiakera bat leporatuta. Atxilotua, momentuz, ez da epailearen aurrean pasa.
Barne Saila jakinarazi duen arabera, ikerketa pasa den larunbatean hasi zen. Egun horretan, pertsona batek 112 telefono zenbakira deitu zuen bere etxean gas usain handia aurkitu zuela adierazteko. Ertzaintza eta Suhiltzaileak agertu ziren lekuan eta neurketak egin eta gero, gas kontzentrazioa oso arriskutsua zela egiaztatu zuten. Salaketa aurkeztu zuen gizonak alokairu moduan bizi zela berretsi eta gero, baserriaren jabea kontaktatu zuen Ertzaintzak. Honek goiko partean zegoen gas jarioa eten zuen, baina Ertzain eta Suhiltzaleei pasatzen utzi gabe.
Ikertu eta gero Ertzaintzak gas ihesa apropos eginda zegoelaren susmoa hartu zuen. Gainera, jabearen eta inkilinoaren artean auzi bat zegoen eta jabeak noizbait iraindu zuen maizterra. Egiaztapen batzuk egin ostean eta gasa odi batetik inkilinoaren etxera jaisten zela berretsi eta gero, poliziak atxiloketa honekin burutu zuen ikerketa.