Udal taldeak deituta, bihar 19:30tan asanblada irekia egingo da Donibane Aretoan. Adiek Hegoaldeko etxebizitzei buruz egin den kanpoko kontu-ikuskaritza aurkeztu nahi du.
"Zubiaur Eraikuntzak" udal-sozietateak oraindik ere beste 56 etxebizitzaeraiki behar ditu, 110 baitziren Hegoalde proiektuan aurreikusitakoak. Egoera honek Orozkoko aurrekontuak blokeatu ditu eta kontu-ikuskaritza independiente honen bitartez Adiek herritarrei azaldu nahi die etxebizitza hauen eraikuntzarekin aurrera jarraitzeak izango dituen ondorioak.
Lehen fasean egindako etxebizitza guztiak ez dira saldu, eta Adiek adierazi du, bere ustez, ez direla gehiago eraiki behar erosle poltsa nahikoa egon arte.