"Umeen alaitasuna adierazten saiatu naiz"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 10a, 09:44

SOIARTZE ALDAY (Orozko, 1990) artista bizkaitarrak bere lehen erakusketa eskaini dio publikoari. Etiopiari buruzko 30 artelanek osatzen dute erakusketa eta Orozkoko Museoan egongo da ikusgai. Hori bai, maiatzaren 20an bukatuko da. Aukera bikaina da emakume gazte honek egiten dituen margolanak ikusteko.

 

Etiopiari buruzko erakusketa bat ireki duzu Orozkon, nola sortu zen idei hau? 

SOIARTZE ALDAY (Orozko, 1990) artista bizkaitarrak bere lehen erakusketa eskaini dio publikoari. Etiopiari buruzko 30 artelan osatzen dute eta Orozkoko Museoan egongo da ikusgai maiatzaren 20a arte. Aukera bikaina da emakume gazte honek egiten dituen margolanak ikusteko.

 

Etiopiari buruzko erakusketa bat ireki duzu Orozkon, nola sortu zen idei hau? 

Klaseko irakasle batek animatu zigulako ikasleoi erakusketa bat egiten saitzera hasi zen guztia. Nire lehen erakusketa denez, Orozkoko museoa aukeratu nuen, toki egokiena iruditzen baitzitzaidan. Ni Orozkokoa izanda ezagunen artean ezagutzera emateko.

Beraz, hasi nintzen pentzatzen zer aurkeztu ta oporretan egindako bidaiaz gogoratu nintzen. Wukrotik (Etiopia) etorri nintzenetik zeozer egin nahi nuen haiengatik eta horrela jaio zen erakusketa. 

Zein da erakusketaren helburua?

Jendearen iritzietik jakitea ea ondo banoa neure lanetan, eta ni eduki nuen experientzia azaltzen saiatzea.

Zeintzuk dira arte-lanen edukiak, zer edo nortzuk dira protagonistak?

Erakusketa, bi aldetan zatituta dago. Alde batetik Etiopiatik ateratako irudiak. Atal horretan, Wukroko umeak eta hango egoera dira protagonistak. Lehenengo irudiak umeen erretratuak dira, haietaz oroitzean atera zitzaizkidan, eta gero beste guztiak, zeintzuetan saiatu nintzen haien alaitasuna adierazten, nahiz eta egoera txarrean egon.

Bestetik, herriko eta etxeko protagonistak ditugu. Bestetik, museoan soberako tokia zegoenez, eginda nituen erretratu batzuk eraman nituen, bertan familiako jendea agertzen da. Jedeari ezagunak ikusitea gustatuko zitzaiela pentsatu nuen.

Zein da erabili duzun teknika?

Erakusketan pinturak eta marrazkiak daude. Pinturak oleoz, eta marrazkiak ikatz-marrazkiz, arkatzez eta margoz eginda daude.

Horrelako proiektu gehiago dituzu?

Ekainean, pintura irakasgaiko gelakideekin erakusketa bat egingo dugu Zorrozaurren dagoen Seigarren Pabiloian. Gaia “AMA” izango da  eta bakoitzak kuadro bat eramango dugu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide