PPren ekimenez, ikastetxearen egoera konpontzea eskatuko du berriz Udalak

Aitor Aspuru Saez 2012ko api. 12a, 11:11

Udalak eta PPk berriro eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari Ikastetxe Publikoaren egungo egoerari berehala irtenbide bat bilatzea. Eraikinak zeuzkan gabeziei aurre egiteko barrakoiak jarri ziren 2008an. Behin behineko neurri hau lau urtez luzatu da dagoeneko.

Udalak eta PPk berriro eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari Ikastetxe Publikoaren egungo egoerari berehala irtenbide bat bilatzea. Eraikinak zeuzkan gabeziei aurre egiteko barrakoiak jarri ziren 2008an. Behin behineko neurri hau lau urtez luzatu da dagoeneko.

Alderdi Popularreko Iñaki Oyarzábalek Eusko Legebiltzarrean luzatutako galdera bati erantzunez, Isabel Celaák azaldu zuen Orozkoko ikastetxean 2015ean hasiko direla lanak eta urte bat iraungo dutela. Era berean, sailburu sozialistak adierazi zuen gaur egun barrakoi honetan gaur egun ez direla klaseak ematen. Hala ere, Josu San Predok, Orozkoko alkateak, argitu du barrakoi batzuk gela gisa erabiltzen direla. Erlijioa adibidez, modulu hauetan irakasten da.

Bide batez, alkateak gehitu du hurrengo ikasturtean ez bada, bi ikasturte barru erabili izan beharko dituztela moduluak klaseak emateko, matrikulazio kopurua handituko baita eta horren ondorioz derrigorrezkoa izango da ikasleak barrakoi hauetan sartzea.

Hagatik, otsailean egin zuen bezala, Udalak berriro eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari konponketa hauen epeak arintzea. Neurri honekin bat egingo du alderdi popularraren eskaerarekin. Atzoko udalbatzan, popularrek testu bat aurkeztu zuen Udal Osoko Bilkuran guzti hau eztabaidatu dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide