Ludotekaren eta Gaztetxokoren ordutegiak aldatuko ditu Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2012ko api. 2a, 08:35

Orozkoko Ludotekaren eta Gaztetxoko gaztegunearen ordutegiak aldatuko ditu Udalak, Aste Santuko oporren harira. Hala, Ludoteka 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Gaztegunea, aldiz, 18:30etatik 21:00etara bitartean bisitatu ahal izango da astelehenetik larunbatera, eta 17:00etatik 19:00etara igandetan. Ordutegi berri horiek datorren ostegunean jarriko dira indarrean eta apirilaren 15erarte mantenduko dira.

 Aipatutako aldaketen helburua ikasle zein bestelako herritarrek lanaldiaz kanpo bertaratu ahal izatea da, Udalaren arabera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide