"Ardura honi aurre egiteko konpromiso sakona dut, baina kezkak ere ugariak dira"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 19a, 09:21

 

RAQUEL OLAVARRIA (Orozko, 1983) Adie udal taldeko zinegotzi berria da. Ingurumen sailako ardurak hartuko ditu bere gain aurrerantzean.

 

RAQUEL OLAVARRIA (Orozko, 1983) Adie udal taldeko zinegotzi berria da. Ingurumen sailako ardurak hartuko ditu bere gain aurrerantzean.

Ardura handiak izango dituzu hemendik aurrera, nola sentitzen zara eta nolakoak izan dira zure lehenengo egun hauek Udalean?
Oraindik egun gutxi pasatu da eta ez dut astirik izan egoera berri honetaz kargu egiteko, baina gogotsu eta ilusioz hartu dut zinegotzigoa. Ardura handi honi aurre egiteko konpromiso sakona dut, baina kezkak ere ugariak dira, ni ez naiz politikaria eta asko kostatzen zait politikaren joko hori ulertzea.  

Ingurumen teknikaria zara, horrelako erronka bati aurre egin diozu lehenago?
Orain enpresa batean lan egiten dut Iraunkortasunaren arloan, baina Ingurumen Zientzietako karrera egiten aritu nintzenean, Orozkoko Udalean egin nituen praktikak udan zehar ingurumen teknikari moduan, eta praktikak amaitutakoan Orozkoko Udalak Euskal Herriko Unibertsitaterekin hitzarmen bat sinatu zuen eta urtebete gehiago eman nuen udalean ingurumenaren gaineko lanak egiten bekadun moduan.

Karrera amaitutakoan, Laudioko Udalean egon nintzen Tokiko Agenda 21eko teknikari lanak egiten 6 hilabetez, Fundación Novia Salcedoren beka batekin. 
Beraz, esan dezaket administrazioaren funtzionamendua eta prozesuak ezagutzen ditudala eta teknikari ikuspuntua dudan arren, uste dut interesgarria izan daitekeela, Udalean teknikaririk gabeko arlo bakarra baita.  

Zeintzuk dira jorratu nahi dituzun gaiak?
Nire ardurapean egongo diren arloak Ingurumena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basoak dira eta egungo egoera ekonomikoa latzari aurre eginez, Adieren filosofiarekin bat datozen gaiak sustatu nahi nituzke: Alde batetik lehen sektorea indartzeko proiektu partehartzaile bat sortu nahi dugu lehen sektorea osatzen duten pertsonen lankidetzarekin, betiere ingurumen naturalarekiko errespetuz eta goi-mailako ondasunak eta produktuak sortuz eta bestalde iraunkortasun-alderdiei bultzada sakon bat eman nahi diegu, hondakinen kudeaketari, uraren kalitateari eta tratamenduari, energia eraginkortasunari, espazio naturalen antolamenduari, biztanleen jokabideari…
  
Adien hasi zenuen zure ibilbide politikoa? 
Lehen esan dudan bezala, ni ez naiz politikaria, ez ditut inoiz gogoko izan politikaren trikimailuak, baina nire herria maite dut eta oso gogoko dut Orozkoren alde lan egitea. Ni oso pertsona partehartzailea naiz, hamaika alditan lagundu dut ekintzak antolatzen eta beti egon naiz saltsa askotan sartuta, ez diot beldurrik lanari.

Niretzat, Adie herriaren alde lan egiteko tresna aproposena da eta horregatik hasiera-hasieratik sinistu dut proiektu berri honetan. Askotan iruditzen zait partidu politikoek bere interesak herriaren aurretik jartzen dituztela, eta hori ez zait batere gustatzen, Adie ez da partidu politiko bat, lan-talde bat baizik, herriaren alde eta herriarekin lan egiteko elkartu garen pertsona talde bat eta hori da Adieren parte izatera bultzatu ninduena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide