Gaztetxearen beharra aldarrikatu du Gazte Asanbladak

Txabi Alvarado Bañares 2012ko ots. 12a, 17:03

Aiaraldeko zein Aiaraldetik kanpoko gazteak hurreratu ziren Gaztetxearen aldeko jaira

“Lokartu nahi gaituzten horiek, pasibo nahi gaituzten horiek, produktu nahi gaituzten horiek entzun dezatela: hau ez dela hemen geldituko, aurrera jarraituko dugula”. Hala mintzatu ziren Orozkoko Gazte Asanbladako kideak herriko frontoian egindako ekitaldian.

Aiaraldeko zein Aiaraldetik kanpoko gazteak hurreratu ziren Gaztetxearen aldeko jaira

“Lokartu nahi gaituzten horiek, pasibo nahi gaituzten horiek, produktu nahi gaituzten horiek entzun dezatela: hau ez dela hemen geldituko, aurrera jarraituko dugula”. Hala mintzatu ziren Orozkoko Gazte Asanbladako kideak herriko frontoian egindako ekitaldian.

 Gaztetxearen aldeko jaia ospatu zuen  atzo asanbladak Orozkon. Ekitaldia gaueko bederatzietan izan zen, baina egitarauari egun erdi lehenago eman zitzaion hasiera. Harrera ekitaldiaren ostean, Kukutza gaztetxearen abokatua den Iñaki Karrok zioena entzuteko parada izan zuten goiztiarrenek,  okupazioaren testuinguru legalaren inguruko hitzaldian.

 Herriko tabernak bisitatzeko aukera egon zen gero, batukada baten erritmopean. Bazkaltzeko aukera egon zen gainera, eta arratsaldean “Gaztetxea eraiki” izeneko jolasean aritu ziren bertaratutakoak.

 Zortzi eta erdietan Aiaraldeko zein Aiaraldetik kanpoko hainbat txokotatik hurreratutako gazteek elkartasuna eman zioten “Gure ametsa... Gaztetxea!” lemapean herria zeharkatu zuen manifestazioari. Exaixu, Zartako eta 121 Krew taldeek kontzertua eskaini zuten ondoren, egunari amaiera emateko.

 Kapitalaren produktu

Manifestazioaren osteko ekitaldian, Orozkoko Gazte Asanbladako kideek azaldu zuten egunean zehar antolatutako ekintzen helburua “autogestioaren bidez kudeatutako lokal bat aldarrikatzea” zela.  “Merkatuan oinarritutako” gizartearekiko alternatibak daudela frogatzea da aldarrikapen horren helburua, asanbladako kideek azaldu zutenez.  

 Euskal Herriko Gaztetxe ezberdinen aurka burututako operazio polizialek ere euren aipamena izan zuten ekitaldian. Iruñako Euskal Jai, Santutxuko Sorgintxulo, Donostiako Uxotegi eta Bilboko Kukutza III. gaztetxeen desalojoak salatu zituzten Gazte Asanbladako kideek eta adierazi zuten gazteak burua altxatzeko gai direla eta jada altxatu dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide