Jai batzordea herritarrekin bilduko da jaien inguruko iradokizunak jasotzeko
Antolinzaleak Jai Batzordea Orozkoko herritarrekin batzartuko da ostiralean (bihar). Bileraren helburua herritarren iritzi eta proposamenak jasotzea izango da, irailean ospatuko diren San Antolin jaiei begira. Zita arratsaldeko seietan izango da Kultur Etxean.
Begone Olabarria Kultur zinegotziak adierazi du bileraren funtsa orozkoarren interesak aztertzea dela, jaietako kontzertu eta erromeriei dagokionez; horrela jaiak herritarren “neurrira” egin ahal izateko.