17 dira atariaren bidez burutu daitezkeen tramiteak, horietako bi guztiz automatikoki
Hemendik aurrera udalarekin egin beharreko hainbat tramite www.orozkoudala.net webgunearen bidez egin ahal izango dituzte orozkoarrek. 17 dira momentuz atari horren bitartez egin daitezkeen bideratzeak: Banku-helbideratzeak, lehen erabilpenerako edo solairu berrien eraikuntzarako lizentziak, hirigintzaren inguruko informazioa, kexak, gomendioak...
Tramite horietako bi modu guztiz automatikoan egin daitezke, udaleko langile baten erantzuna itxaron beharrik gabe: errolda edo bizileku paperak eta erroldatze ziurtagiriak eskuratzea.
Udalaren webguneari eman zaion erabilpen berri hori Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik proeiktuaren eskutik dator.