Orozkoko Udalak neurriak hartu ditu Mantzarraga auzoko uraren kutsadurari aurre egiteko

Aitor Aspuru Saez 2012ko urt. 13a, 12:10

Orozkoko Udalak gaur jakinarazi du  urtarrilaren hasieran Mantzarraga auzoan gertatutako uraren kutsadura aluminioak eragin zuela. Laborategi independente batean egindako azterketan oinarritu da iragarpen hau. Ondorioz, Udalak hainbat neurri adostu ditu. Alde batetik, Orozkon ur-horniketaren kudeatzailea den enpresarekin bildu da gertatukoa argitzeko eta erantzunkizun eske. Bestalde, Mantzarragako auzokideek ez dute ordainduko hurrengo hiru hilabeteko uraren faktura.

Orozkoko Udalak gaur jakinarazi du  urtarrilaren hasieran Mantzarraga auzoan gertatutako uraren kutsadura aluminioak eragin zuela. Laborategi independente batean egindako azterketan oinarritu da iragarpen hau. Ondorioz, Udalak hainbat neurri adostu ditu. Alde batetik, Orozkon ur-horniketaren kudeatzailea den enpresarekin bildu da gertatukoa argitzeko eta erantzunkizun eske. Bestalde, Mantzarragako auzokideek ez dute ordainduko hurrengo hiru hilabeteko uraren faktura. Bukatzeko, Josu san Pedro, Orozkoko alkateak, iturriko urik ez hartzeko eskatu die auzokideei Osakidetzak uraren PH egokia dela berretsi arte. Momentuz, Osakidetzaren ustez, urak ez du arazorik eragingo kontsumitzaileengan. Guzti honen berri emateko Udalak  bilera bat antolatuko du hurrengo igandean arazo hau pairatu duten biztanle guztiekin.

Urtarrilaren 3an hasi zen problema hau. Mantzarragako auzokideak kexu ziren, urak zapore arraroa baitzuen. Hurrengo egunean, uraren PH aztertu ondoren eta honen egoera txarra ikusita -6,5 eta 8,5 artean egon behar den arren, 4,7 markatzen zuen PHren analisiak- bertako ur-andela hustu eta garbitu zen arazoa zuzentzeko. Hurrengo egunean, uraren PH aztertu zen berriro ere eta datuak kezkagarriak ziren, beraz ur-andela eta sare guztia hustu eta garbitu ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide