Udalak 4.274.300 euroko aurrekontua onartu du 2017 urterako, iaz baino 159.700 euro gehiago abenduaren 23ko Ez Ohiko Osoko Bilkuran. Egingo diren lanak ez ezik, aipatzeko da Zubiaur Eraikuntzak enpresa jarduerarik gabe utzi nahi dutela maiatzean.
Inbertsioak
Inbertsio nagusiak hurrengoak izango dira:
- Katadio auzora edateko ura eta saneamendua (121.000€).
- Kirikinausi Ibilbidea (13.000€).
- HAPOaren (Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra) lanketa (60.000€ 2017rako).
- Lehendakari Agirre plazaren egokitzapena (30.000€) dira. Eraginkortasun energetikoaren konpromisoari zuzendutakoak (71.000€)
- Ekipamendu informatikoak berritzea (5.000€).
Guztira, inbertsioen atala 300.600 eurora igo da. Proiektu horiek urteko lehen hiruhilabetean abiatu nahi dituzte.
Gainera, 2017an gastu soziala handituko da. Hain zuzen, GLLen (Gizarte-larrialdietarako Laguntzak) aurrekontua %36 igoko da, 22.000 euro izatetik 30.000 euro izatera igarota.
Horretaz gain, bi aurrekotu-sail irekiko dira: lehenengoa 9.000 eurokoa izango da laguntza psikosoziala eskeintzeko eta bigarrena, 8.000 eurorekin etxebizitza hutsen alokairua bultzatzeko.
Zubiaiur Eraikuntzak
Bestalde, udal promotorari dagokionez, Zubiaur Eraikuntzak, 171.000 euro izango ditu 2017an. 100.000 euro baliatuko dituzte funtzionamendua mantentzeko maiatzean deusestu arte, gainerakoa, erabiliko dira momentu horretatik aurrera zorra ordaintzeko.
Azkenik, diruzaintzaren soberakina zein den jakin bezain laster, lehenetsiko da beste proiektu batzuren egikaritzea. Horien artean daude eskolako jolastokia, gizarte etxea, kiroldegiaren handitzea, anbulategia eta herritarren arreta zerbitzua, besteak beste.