Bapaumeko espetxetik Roannera lekualdatu dute Alaitz Aramendi Jaunarena euskal preso politiko orozkoarra. Goizean mugitu dute, senideek baieztatu dutenez. "Abendutik geunden aldaketaren zain. Espainiar estatuko kartzeletara hurbiltzeko eskaera aspaldikoa da", adierazi du Alaitzen aita den Jose Anjel Aramendik.
Familiaren esanetan, abokatuak helegitea aurkeztu zuen Frantzian dauden hainbat presoren kasuetan; Bapaumeko ziega-zentroan zegoen euskal preso politiko bakarra baitzen Aramendi, "orain beste hiru euskaldun izango ditu kide".
Orozkotik 790 kilometrora
Orozkotik 790 kilometrora dago Roann espetxea. Bertan jarraituko du betetzen 18 urteko espetxe zigorra. "2019an beteko ditu kondenaren bi herenak", adierazi dute senideek.
