Katadio auzora ur edangarria eramateko proiektuaren bigarren faseari ekin dio udalak. Lehen fasean gunea urbanizatzeko lanak egin ziren, eta putzu septikoaren kokalekua prestatu zen. Bigarren fase honetan, aldiz, kanalizazio lanak egingo dira, ura Meatzatik Katadiora garraiatzea ahalbidetuko duena.
Lur pribatuak
Udaletik adierazi dute kanalizazio hori hamar lur pribatuetatik igaro beharko dela derrigor, eta jakinarazi du horretarako akordio batera iritsi dela hamar jabeetako bederatzirekin. Akordioa sinatzen ez duten jabeei espediente desjabetzaile bat aplikatuko zaie, azken plenoan onartutakoa. Hala ere, udalak adierazi bere asmoa dela “jabe guztiekin akordio adiskidetsu bat lortzea”.
167.551 euroko aurrekontua du bigarren faseak. Landa-eramuaren garapenerako Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza baten bidez eskuratuko da diru horren % 54a.