Eraikitzeak bi fase izango ditu. Aurtengoan lanak hasi eta osasun zentroaren egitura gauzatuko dute. Horretarako 160.000 euro baliatuko dituzte. Osoko Bilkurak onartu legez, udaleko soberakinekin finantzatuko dute fase hori.
Bigarren fasea 2018ko aurrekontuetan jaso beharko dute. Proiektua arkitektura estudio batek gauzatu du, Galdakaoko ESIaren, anbulatorioko langileen eta Udaleko aparejadorearen laguntzarekin.


