Orozko, Arakaldo eta Urduñako gazteriari buruzko azterketa egingo dute

Erredakzioa 2017ko ots. 19a, 13:00
Diagnostikoa plazaratzeko erabilitako kartelaren irudia.

Galdetegi bidez egingo dute ikerketa. Beka programa bat ere plazaratu dute.

Nerbioi-Ibaizabaleko herrietako gazteen azterketa-diagnostiko bat egingo dute, tartean Orozko, Urduña eta Arakaldokoena. Ikerketa horren asmoa izango da 15 eta 29 urte bitarteko gazteen errealitateari buruzko ezagutza handitzea, “eurei zuzendutako politikak” diseinatzeari begira.

Datu kualitatibo eta kuantitatiboak bilduko dira horretarako, galdetegien bidez. Hori dela eta, hiru herrietako gazteei luzatu diete parte hartzeko gonbita. Udaletako Gazteria Sailera bertaratu behar da horretarako.

Beka-programa ere abian
Azterketa horretaz gai, beste ekimen bat ere prestatu du Gaztedi Nerbioi Ibaizabal taldeak eskualdeko gazteei begira: beka programa. Sei beka sortu ditu guztira, seiak 18 eta 25 urte bitarteko langabetuei zuzendutakoak. “Sei hilabeteko iraupena izango dute, eta dagoeneko zehaztu dira horietako hiruren nondik norakoak”, azaldu dute dute Gaztedi Nerbioi Ibaizabaletik. Hilabete honetan zehaztuko dituzte beste hiru beken ezaugarriak.

Hemen klikatuta eskuratu daiteke beka horiei buruzko informazio gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide