AP-68 autobideak hobariak izatea eskatu du Orozkoko Udalak. Udaletik azaldu dute urte hasietatik bizkaitarrek “gehienez 30 euro” ordaindu behar dituztela hilean “Supersur, AP-8 eta Artxandako tuneletako autopistak” erabiltzeko. “Baina hobari horretatik kanpo geratu dira AP-68 autobideko erabiltzaile bizkaitarrak”.
Hori dela eta, pertsona horiek “gainontzeko bizkaitarrek baino eskubide gutxiago” dituztela salatu du udalak, eta azpimarratu du arabarrek hobariak jasotzen dituztela Arabako Foru Alduditik autobide hori erabiltzegatik, “AP-68a Espainiar Estatuaren eskuduntzakoa izan arren”.
Hori dela eta, bi eskaera zehatz egin ditu udalak. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak Espainiar Estatuari autobidearen eskuduntza erreklamatu diezaiola eskatu du. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundira zuzendu da, instituzio horrek jarri ditzan arabarrek dituzte hobarien tankerako batzuk.
EH Bilduren ekimena
EH Bildu dabil urte hasieratik AP-68rako hobariak eskatzen, eta mozioak aurkeztu ditu Hego Uribeko udalerrietan (Orozko, Urduña, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo barne).