aiaraldea.eus

“Jentilzulo argitzeko” bazkidetza kanpaina aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

Bi bazkidetza mota plazaratu dituzte, ordainduzkoa eta ez ordainduzkoa.

Bazkidetza kanpaina jarri du abian Orozkoko Gazte Asanbladak, Jentilzulo kulturgunea “argitzeari” begira.

Gazte Asanbladako kideek azaldu dute hainbat muga izan dituztela udalaren partetik kulturgunean ekintza publikoak egiteko eta zailtasunak dituztela baita alokairua ordaintzeko. Hala ere, asanbladatik azpimarratu dute gune bizia dela Jentilzulo: “umeentzako udalekuak egiten dira udan, musika eta aisialdi eskaintza dago eta ikasteko txoko bat ere bai, zeinetan eskola partikularrak dauden astero”.

Bi bazkidetza mota
Bi bazkidetza mota plazaratu dituzte, ordainduzkoa eta ez ordainduzkoa. Lehen bazkidetza hautatzen dutenek kulturguneko buletina jasoko dute hilero. Bigarrena hartzen dutenek, aldiz, 15, 30 edo 50 euroko kuota ordaintzearen artean aukeratu ahalko dute. Kulturgunera bertaratuta edo Gazte Asanbladaren sare sozialen bidez egin daiteke bazkidetza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa