Atzo egin zen Orozkoko Ganadutegien arteko Lehiaketaren bigarren edizioaren sari banaketa. Guejuelo del Barroko (Salamanca) Valrubio ganadutegia izan da aurtengo irabazlea, bigarren urtez jarraian.
Orozkoko Talde Taurinoko kideek eman zioten saria ganadutegiko ordezkariei atzo Donibane Aretoan eginiko ekitaldian. Josu Sanpedro alkatea eta Begoñe Olabarria zinegotzia ere egon ziren bertan.