Zehaztu berri dute zein izango den Gure Esku Dagok Orozkon egingo duen herri kontsultaren galdera: “Izan gure dozu Euskal Herri independente bateko herritarra?”. Maiatzaren 7an egingo da bozketa.
Egun horretan herritar guztiak egongo dira galdera horri “Bai” edo “Ez” erantzutera.
Gure Esku Dago Orozko taldeko kideek azpimarratu dute garrantzitsuena ez dela baiezko edo ezezko asko lortzea, “ahalik eta jende gehien” parte hartzea baizik. Helburu horri begira ari dira lanean.
Hitzaldia martxoaren 24an
Erabakitzeko eskubideari buruzko mahaingurua antolatu du Orozkoko Gure Esku Dagok martxoaren 24rako. 19:30ean izango da zita, kiroldegian. Hiru hizlari egongo dira: Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Zelai Nicolas legelaria eta Mario Zubiaga EHUko irakaslea.
Iragan abenduan egin zuten ekimenaren aurkezpena, “Ebatzi Orozko” lemapean:
Ez da eskualdean egiten den independentziaren inguruan egiten den lehen herri kontsulta. 2014ko azaroan Arrankudiaga-Zollon egin zuten: