Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari esker sortu dute Orozko Museoaren webgunea. Museoko solairu bakoitzaren edukiak azaltzen ditu atari berriak, .eus domeinuan dago orain eta euskaraz zein gazteleraz bisita daiteke. Herrian dauden hainbat ibilbide ere plazaratzen ditu.